Itsasadarreko garbiketa egingo da uztailaren 16an
Debako Udala Ur (h)ondoa garden kanpaina egiten ari da 2022ko udan, herriko hiru urgunetan pilatzen diren hondakinak -bereziki plastikoak- jasotzeko. Oraingoan itsasadarreko garbiketa egingo du, eta herritarrak bertan parte hartzera gonbidatu nahi ditu. Aurrez izena eman behar da.