'Ur (h)ondoa garden kanpainak balio izan du hondakinen inguruan kontzientzia lantzeko

Debako ur-eremuen inguruko kontzientziazio lana egiteko, eta inguru horietako hondakinak jasotzeko ekimena da Ur (h)ondoa garden. Aurtengo udan gauzatu du Debako Udalak hainbat eragileren eta herritarren laguntzarekin. Kanpainaren balorazioa ona da, eta helburua lortu dela esan daiteke, zer pentsatua eman baitie herritarrei plastikoaren erabileraren inguruan.

Askotariko ekimenak egin dira. Esaterako, garbiketa-saioak, bisita gidatuak, dantza eta musikarekin osatutako ikuskizuna edota sentsibilizaziorako komunikazio-euskarriak. 

Ur-eremuetako hondakinak biltzeko Wily Berasaluzek material birziklatuekin bi eskultura jarri dira, bat balea formakoa eta bestea txitxarro formakoa. Deigarriak izan dira bertan jasotakoak. Egindako hiru garbiketa-saioetan espero baino hondakin gutxiago jaso da, beraz, itsasoak uda honetan ez duela zakar handirik izan esan daiteke. Guztira 125 kg plastiko eta 71 kg errefusa bildu dira.

Hondartzako biodibertsitatea ezagutzeko bisita gidatuek ere harrera ona izan dute. Parte hartu duten pertsona gehienak Euskal Herrikoak izan dira. Debako ikasleek Luzaro ikastetxearen bitartez itsasadarra eta hondartzako biodibertsitatea ezagutzeko bisita pedagogikoak egiten dituzte, beraz, gure inguruko altxorrak ezagutzen dituzte dagoeneko. 

Hondartza erdia 4 egunez garbitu gabe uzteak eztabaida sortu zuen. Egun eguzkitsuak izan ziren, eta hondarretan zehar sakabanatutako hondakinak (plastikozko botilak, latak, ontziak) ikusteko aukera egon zen. Bigarren eta hirugarren egunean, hondartzako ohiko erabiltzaileek hondakin horietako batzuk jaso zituzten. Egun horietan ikusi zen oraindik ere lan handia dagoela kontzientziazioan. 

Ekainean, hiru egunez, CIMASUB Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloa eta horri lotutako argazki-erakusketa egin ziren.  

Kanpainaren balorazioa positiboa da, hortaz, herritarrei eta kanpoko pertsonei plastikoei buruz pentsa dezaten eman baitzaie. Parte hartzaileen kopuruari dagokionez, tokiko hainbat eragilek parte hartu dute, bereziki Luzaro ikastetxeko ikasle eta irakasleek, Amilaitz eta Debakayak elkarteek eta, oro har, herritarrek. Herritik kanpoko Eibarko eta Realeko urpekaritza elkarteek hartu dute parte. Guztira 860 pertsonak parte hartu dute ekitaldi batean edo bestean. 

Plastikoaren erabilera murrizteko eta hauen kudeaketa egokia izan dezan, Udalak ez du baztertzen datozen urteetan jarduera horietako batzuk martxan jartzea. 

Ekimena egiteko Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailaren diru-laguntza jaso da. 

 

Layout
{ "ce89eb0d-d19f-44dd-874a-944b4ba2bd27": { "@type": "slate", "value": [ { "type": "p", "children": [ { "text": "" } ] } ], "plaintext": "" } }
{ "items": [ "ce89eb0d-d19f-44dd-874a-944b4ba2bd27" ] }
Ezarpenak
yes
ur-h-ondoa-garden-kanpainak-balio-izan-du-hondakinen-inguruan-kontzientzia-lantzeko
Kategorizazioa
Edukiak

Ez dago elementurik karpeta honetan.