Labarretan pilatutako hondakin eta plastikoak biltzeko garbiketa egingo da datorren maiatzaren 27an, larunbata, Deba-Zumaia Biotopoan, Elorriaga inguruko labarretan (Deba). Helburua da herritarrak gai honen inguruan sentsibilizatzea eta ingurumena zaindu eta errespetatzearen garrantziaz ohartaraztea.
BOLUNTARIOAK BEHAR DIRA
ZATOZ LAGUNTZERA!
Goizeko 8:30ean autobusak aterako dira Debatik eta Zumaiatik, izena ematen duten boluntarioak Elorriagaraino eramateko. 3-4 orduko iraupena izango du ekimenak.
Garbiketan parte hartzeko gutxieneko adina 14 urtekoa da, eta partaide bakoitzari asegurua egingo zaio (datu pertsonalak eskatuko zaizkizue izena ematerakoan).
*Zabor poltsak telebista saio baten helikopteroarekin aterako ditugu; goiz guztian irudiak grabatzen arituko dira.