Lan ona egin dute bi talde debarrek Debabarreneko Euskararen Ginkanan
Atzo jokatu zen, Eibarko Coliseoan, Debabarreneko Euskararen Ginkanaren finala. Euskararekin eta euskaraz dibertitzeko lehiaketa honetan, Debabarreneko 21 ikastetxe edo taldek hartu dute parte. Internet bidez burutu dituzte probak lehenengo fasean eta fase horretan puntu gehien lortu duten 4 taldeak pasa dira finalera. Debari dagokionez, Martintxo Arrantzale taldea zuzenean sailkatu zen. Sonakay taldea, berriz, Eibarko Urkirekin iritsi zen berdinduta, 4. postura.