Irailaren 17an amaituko da Gozatuz aisialdirako programan izena emateko epea
Helduei eta gazteei zuzendutako aisialdirako eskaintza zabala osatu dute herriko hainbat eragilek, ikastetxeek eta Udalak elkarlanean. Aisialdi gozagarri bat; euskara oinarri hartuta, emaitzari baino, prozesuan sortuko diren emozioei eta bizipenei begiratuko diena.