Azaroaren 10era arteko epean ordain daiteke Zabor-bilketari dagokion zerga

2022. urteko urriaren 1etik azaroaren 10 arteko epealdian, biak barne, 2022ko 3. hiruhilekoari dagokion Zabor-bilketari buruzko zergaren borondatezko ordainaldia izango dela jakinarazten da.

Aurtengo irailaren 15a baino lehen helbideratutako ordainagiriak bankuaren edo aurrezki kutxaren kontu korrontetik kobratuko dira zuzenean, 2022ko azaroaren 2an. 

Helbideratu gabeko ordainagiriak zergadunak adierazitako zerga helbidera bidaliko dira urrian zehar. Ordainketa entitate laguntzaileen bidez (banku, aurrezki-kutxa, kreditu kooperatiba) egin beharko da, eta horretarako ordainagiria aurkeztu beharko da.

Urriaren 20a iritsi eta zergadunak ez badu ordainagiria etxean jaso, udaletxeko bulego honetan eskatu beharko du: Udal Diru-bilketa Bulegoa. Portu kalea 1, behea. 

Borondatezko kobrantza epealdia amaitu eta zergadunek zorrak ordaindu ez badituzte, zorrak premiamenduzko prozeduraz exijituko dira, eta epe exekutiboko errekarguak, berandutza interesak eta, hala badagokio, kostuak sortuko dira.

Edozein argibidetarako, dei 943 60 80 39 telefonora; hau da, Udal Diru-bilketa Zerbitzura.

Layout
{ "ce89eb0d-d19f-44dd-874a-944b4ba2bd27": { "@type": "slate", "value": [ { "type": "p", "children": [ { "text": "" } ] } ], "plaintext": "" } }
{ "items": [ "ce89eb0d-d19f-44dd-874a-944b4ba2bd27" ] }
Ezarpenak
yes
azaroaren-10era-arteko-epean-orain-daiteke-zabor-bilketari-dagokion-zerga
Kategorizazioa
Edukiak

Ez dago elementurik karpeta honetan.