Antzerkia: "Erbeste edo sahiets baten aldarrikapenak"

Aitor Fernandino eta Getari Etxegarai
  • Noiz 2017/05/12 22:00-23:00 (Etc/GMT-2 / UTC200)
  • Non Kultur Elkartea
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal

Eva eta Adan. Jatorrizko gizakiak. Historiak ez du beti denon alde jokatzen. Eta hau da, hain zuzen ere, Evaren
susmoa. Beraz, Adanekin hitz egitea erabaki du eta mendez mende barruan gorde behar izan duen hori guztia askatuko du. Noski ez duela ezer Adanen aurka; gizon trakets, zeharo matxista eta gustu txarrekoa izateaz gain, ez dio (ia) ezer txarrik desio. Istorio honetan Eva eta Adanen istorioa kontatzen dugu baina Evaren ikuspegitik, izan ere, bidean hainbat gezur, gaizki-ulertze eta egi ustelak aurkituko ditugu eta orduan kontatu diguten Paradisuak ... Paradisu izaten jarraituko du?