"Organoak plazara" zikloa, Deban

Cristina García Banegas organista uruguaiarra izango da protagonista gurean. Bihar, apirilak 3, "En la Zyudad de los Reyes" hitzaldiaren ondoren, organo kontzertua eskainiko digu, Santa Maria elizan.

Lurraldeko organo-ondare aberatsa ezagutzera emateko helburuarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak, Donostiako Gotzaitegiarekin eta Musikenerekin elkarlanean, hirugarrenez antolatu du Organoak plazara zikloa.

Denis Itxaso Kultura Diputatuaren hitzetan, "organoa hedatzeko programa honetan ezinbesteko gakoa da musika ondare hori balioan jarri eta instrumentu bikain horien ahalbide guztiak ateratzen joateko, lehen mailako musikariak ekarri eta interprete berrien parte hartzea sustatzea. Eta hori guztia, musika horrekin gotzatzeko eta hunkitzeko aukera egon dadin Gipuzkoako bazter guztietan.

Aurtengo edizioan, Ataun, Deba, Donostia, Oiartzun eta Irun izango dira zaleentzako elkarguneak eta aukera ezin hobea Gipuzkoako soinuak entzuteko, askotan arte lanak ere badiren instrumentuen bidez". Gipuzkoako lurraldeko bost organo hauen magiara gertura gaitezen ikasketa, aurkikuntza, maisutasuna, sormen berria eta tradizioa bezalako esparruek bat egiten duten zikloa osatu dela dio Miren Iñargak, Musikeneko Zuzendari Nagusi eta Akademikoa.

Hirugarren edizio honetan, Cristina García Banegas uruguaiarra etorri da Debara. Santa Maria elizan kontzertua eskaintzeaz gain, hitzaldi bat eta masterclass bat ere emango ditu. Jarduera didaktikoena, aldiz, Xabier Lizasoren eskutik iritsiko zaigu herrira; Luzaro ikastetxeko laugarren mailako ikasleei zuzendutako saio pedagogikoa antolatu baitu.

Debako egitaraua

Apirilak 2, asteartea

  • 09:00-14:00: Música Iberoamericana para órgano y Repertorio para órgano masterklasa, Cristina García Banegas organista uruguaiarraren eskutik.

Apirilak 3, asteazkena

  • 11:15ean: kontzertu didaktikoa, Xabier Lizaso pianistaren eskutik. Luzaro ikastetxeko laugarren mailako ikasleek parte hartuko dute.
  • 18:30ean: La Ciudad de los Reyes hitzaldia, Cristina G. Banegas.
  • 20:00etan: kontzertua, Cristina G. Banegas.

 

Layout
{ "ce89eb0d-d19f-44dd-874a-944b4ba2bd27": { "@type": "slate", "value": [ { "type": "p", "children": [ { "text": "" } ] } ], "plaintext": "" } }
{ "items": [ "ce89eb0d-d19f-44dd-874a-944b4ba2bd27" ] }
Ezarpenak
yes
organoak-plazara-zikloa-debara-iritsi-da
Kategorizazioa