Deba Musikalek 2017/2018 ikasturterako matrikulazio epea zabalduko du datorren astelehenean2017/2018 ikasturterako Deba Musikalen matrikulatzeko epea datorren astelehenean zabalduko da. Interesatuek ekainaren 16ra arte izango dute eskolak eskaintzen dituen ikastaroetan izena emateko aukera. https://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/deba-musikalek-2017-2018-ikasturterako-matrikulazio-epea-zabalduko-du-datorren-asteleheneanhttps://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/deba-musikalek-2017-2018-ikasturterako-matrikulazio-epea-zabalduko-du-datorren-astelehenean/@@download/image/agirre jauregia.jpg
Deba Musikalek 2017/2018 ikasturterako matrikulazio epea zabalduko du datorren astelehenean
2017/2018 ikasturterako Deba Musikalen matrikulatzeko epea datorren astelehenean zabalduko da. Interesatuek ekainaren 16ra arte izango dute eskolak eskaintzen dituen ikastaroetan izena emateko aukera.
Datorren astelehenean, maiatzaren 15ean, Deba Musikalek 2017/2018 ikasturterako matrikulazio epea zabalduko du. Interesatuek ekainaren 16ra arte izango dute ikasturte berriari begira euren matrikulak egiteko aukera.
Eskolaren eskaintza aurreko urteetako berbera izango da:
4-7 urte bitartekoentzat: Musika eta Mugimendua
7 urtetik gorakoentzat: Musika Hizkuntza, Korala, Instrumentua eta Euskal Dantza
Nagusientzat: Musika Hizkuntza, Euskal Dantza eta Instrumentua
Instrumentuen aukera zabala eskaintzen du Debako Musika Eskolak; hala nola, eskusoinua, bibolina, bonbardinoa, flauta, gaita eta tanborra, txistua eta danbolina, kantua, kitarra, perkusioa, pianoa, saxofoia, trikitixa eta panderoa, klarinetea, tronboia, tronpeta eta tuba.
Izena eman nahi dutenek Debako Musika Eskolako idazkaritzan egin beharko dute maiatzaren 15etik ekainaren 16ra bitartean, honako ordutegian: astelehenetik ostegunerabitarte, arratsaldeko 14:45etik 19:45era; ostiraletan, aldiz, goizeko 9:30etik 14:30era. Informazio gehiago behar izanez gero, deitu 943 192 016 telefonora edota idatzi musikaeskola@deba.eus helbide elektronikora.