Musika: Izaki Gardenak

  • Noiz 2020/08/07 22:00-23:30 (Etc/GMT-2 / UTC200)
  • Non Euskal Jolas pilotalekuan
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal

2012. urtean Jon Basagurenen bakarkako abestiak janzteko sortutako taldea da Izaki Gardenak. Urte bereko irailean Iñaki Llarenaren estudioan bost abesti grabatu zituzten, gerora Oihuka disketxeak argitaratutako Itsasargiak disko laburrean agertu zirenak. 2013ko udan Donostiako Elkar estudioetan “Amaieratik hasi” euren aurreneko lan luzea grabatu zuten Victor Sánchezen gidaritzapean. Urte bereko urrian argitaratu zen diskoa. 2015eko udan “Aurri gara” grabatu zuten, hura ere Victor Sánchezekin Elkar estudioetan. Disko hark kritika bikainak jaso zituen, Mondo Sonoro aldizkariak estatuko amerikar/folk disko onena izendatu zuelarik. Kontzertu bira zabal baten ondoren atseden hartu zuten 2017ko martxoan. Urte eta erdiren ondoren bueltan ziren, “Dena oskol” izeneko diskoarekin.

 

Oharrak: edukiera betetakoan itxi egingo da atea. Kontuan hartu COVID-19a dela eta ezarritako jarraibideak.