Kontzertua: MANeZ eta Kobreak
- https://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/agenda/kontzertua-manez-eta-kobreak
- Kontzertua: MANeZ eta Kobreak
- 2019-07-19T22:00:00+02:00
- 2019-07-19T23:30:00+02:00
- Iturri ondoan
- Noiz 2019/07/19 22:00-23:30 (Etc/GMT-2 / UTC200)
- Non Plaza zaharra
- Parte hartzaileak Thierry Biscary (Manez) & Kobreak
-
Hitzordua egutegira gehitu
iCal
Thierry Biscary-ren izen artistikoa da Manez. Talde ezberdinetan (Bolbora, Hegalka, Kokin, Kalakan ...) kantatu ondoren, Thierry-k bere kantuak aurkeztuko dizkigu. Lekukotasun intimo bat ematen digu; bere ahaide, auzokide, adiskide edo ezagun batzuen bizi parteak kontatzen ditu.
Olerkari eta bertsolari batzuei alegia eta kondaira horiek idaztea eskatu die. Jon Maia, Uxue Alberdi, Xabier Euzkitze, Aurelia Arkotxa edo Itxaro Bordak ondoko pertsonaiak biziarazi dituzte: Joana gazteak Behorlegitik joateko beharra eta nekezia dauka, Baigorriko laborari batek semearen bizitza bere ordez kudeatu nahi luke, Arnegiko Martin Beltza buhamea etxaldez etxalde eske ibiltzen da, Bermeoko alargunek zoritxarra gainditzeko dantzatzen dute, Ñakosa Aturri ibaian itotzen da urteak pasa ondoren Manezen ondoan, Elizondoko bi alargunek beren bakardadea batzea deliberatzen dute ...