Astebetez ikusgai egongo dira 51. Kaleko Margo Sariketan parte hartu duten lanak
Larunbatean, hilaren 12an egin da 51. Kaleko Margo Sariketa. Carlos Espiga bilbotarrak “Estructura” lanarekin jaso du lehen saria. Bi debarrek sari bana jaso dute: Laura Aranegi izan da saritu gabeko herriko lehen sailkatua eta Leire Movellanek Cardenas fundazioak 21 urte baino gutxiago dituztenei ematen dien saria jaso du. Parte hartzea azken urteotako altuena izan da eta lanen maila kalitate handikoa izan da epaimahaikideen ustez. Udaletxeko osoko bilkuren aretoan ikusgai dauden lanak.