Amaitzear daude Errotazar futbol zelaia berritzeko lanak

Errotazar futbol zelaia berritzeko lanak urria amaitu aurretik bukatuko dituztela aurreikusi da. Abuztuaren 19an hasi ziren lanak. Belar artifiziala aldatuko da, eta argiteria berria jarri. Udala udalerriko beste hainbat gunetan egiten ari den moduan, futbol zelaian ere, LED motakoa jarriko da.

Obras y pavimentos especiales, S.A. (OPSA) enpresari esleitu zitzaion Errotazarreko belar artifiziala aldatzeko obra, 237.716,04 €ko aurrekontuarekin. Argiteria aldatzeko lana, berriz, TECUNI SAU enpresari, 99.627,52€ko (BEZ barne) aurrekontuarekin. 

Hasieran aurreikusi baino beranduago amaituko dira futbol zelaiko lanak merkatuan, garraioan eta beste esparru batzuetan suertatu diren arazoek eraginda, ekipoen horniketa atzeratu egin baita.

Layout
{ "ce89eb0d-d19f-44dd-874a-944b4ba2bd27": { "@type": "slate", "value": [ { "type": "p", "children": [ { "text": "" } ] } ], "plaintext": "" } }
{ "items": [ "ce89eb0d-d19f-44dd-874a-944b4ba2bd27" ] }
Ezarpenak
yes
amaitzear-daude-errotazar-futbol-zelaia-berritzeko-lanak
Kategorizazioa
Edukiak

Ez dago elementurik karpeta honetan.