Euskal Jaian egingo diren ekimenetan osasun neurriak errespetatzeko deia berretsi nahi du Debako Udalak

Joan den ostiralean Udalak jakinarazi zuen moduan, aurten Euskal Jaia egingo da. Irailaren 25ean, larunbatean, ohikoak diren hainbat ekimen berreskuratuko dira, egungo osasun egoerak eskatzen dituen baldintzetara egokituta.

Debako Udal Gobernuak aisiaren eta kulturaren aldeko apustua egiten jarraituko du, herri bizia nahi duelako, aisiaz eta kulturaz gozatzeko dugun beharra kontuan hartzen duelako. 

Udako egitaraua osatu duten ekimenetan egin den bezala, Euskal Jaiko ekintza guztietan ere orain arteko segurtasun neurri berak mantenduko dira.

Udan zehar argi ikusi da gure herrian bezala besteetan ere, arau batzuen barruan egiten diren ekimenek emaitza onak eman dituztela. 

Bide batez, azken hilabeteotan ekimenak antolatzen aritu diren herriko eragileak zoriondu nahi ditu eta eskerrak eman nahi dizkie Udal Gobernuak. Baita Euskal Jaiaren antolaketan parte hartzen ari diren eragileak ere. Gaitzaren hedapena eman ez dadin, prest agertu dira kontingentzi planak egin eta horiek betetzen direla ziurtatzeko.

Herritarrei gogorarazi nahi zaie, larunbatean antolatu den ekimen bakoitza antolatzen duen eragileak osasuna zaintzeko neurriak hartu dituela, eta horrela adieraziko dira guneetan bertan. Besteak beste, dantza eta musika emanaldiak leku desberdinetan egingo dira, jendea pilatu ez dadin, aulkiak jarriko dira, distantziak manten daitezen. Bazkarirako berriz, 6 laguneko mahaiak prestatu dira, maskara erabili beharko da, sarrerarako talde bakoitzari ordutegi bat esleitu zaio. 

Hortaz, elkar zainduz gozatu Euskal Jaia, datorren urtean ohiko egoeran egin dezagun.

Layout
{ "ce89eb0d-d19f-44dd-874a-944b4ba2bd27": { "@type": "slate", "value": [ { "type": "p", "children": [ { "text": "" } ] } ], "plaintext": "" } }
{ "items": [ "ce89eb0d-d19f-44dd-874a-944b4ba2bd27" ] }
Ezarpenak
yes
euskal-jaian-egingo-diren-ekimenetan-osasun-neurriak-errespetatzeko-deia-berretsi-nahi-du-debako-udalak
Kategorizazioa