Jarduera Ekonomikoen Gaineko zergari dagozkion erreziboak azaroaren 10erako ordaindu behar dira
2022ko urriaren 01etik azaroaren 10a arteko epealdian, biak barne, Jarduera Ekonomikoen Gaineko zergari dagozkion erreziboen borondatezko ordainaldia izango dela jakinarazten da. Aurtengo irailaren 15a baino lehen helbideratutako ordainagiriak bankuaren edo aurrezki kutxaren kontu korrontetik kobratuko dira zuzenean, 2022ko azaroaren 10ean.