Gazteek gidatutako tailer “pertsonalizatuak” asteburuan
Datorren asteburuan, azaroaren 27an eta 28an egingo dira Dagigun partaidetza gune barruko tailerrak. Zumardia izango da landuko den gaia. Erakusketa bat egongo da, eta partaidetza prozesu honetan ezin garrantzitsuago izaten ari diren dinamizatzaile gazteak izango dira herritarren gidari.