Debako Bake Epailea hautatzeko deialdia argitaratu daBake Epaile titular eta ordezko izendapenean interesa dutenek Debako Udalaren Erregistroan aurkeztuko beharko dute eskaera, hamabost egun balioduneko epean, abenduaren 16tik hasita.https://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/debako-bake-epailea-hautatzeko-deialdia-argitaratu-dahttps://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/debako-bake-epailea-hautatzeko-deialdia-argitaratu-da/@@download/image/DebakoUdala.jpg
Debako Bake Epailea hautatzeko deialdia argitaratu da
Bake Epaile titular eta ordezko izendapenean interesa dutenek Debako Udalaren Erregistroan aurkeztuko beharko dute eskaera, hamabost egun balioduneko epean, abenduaren 16tik hasita.
Eskaerak aurkezteko epea amaitu ondoren, Udalbatzak eskaera aurkeztu dutenen artean bake epaile titularra eta ordezkoa aukeratuko ditu, betiere ezarritako legezko betebeharrak betetzen badituzte. Eskaerarik ez badago, Udalbatzak askatasunez aukeratuko ditu bake epaile titularra eta ordezkoa, eta erabakiaren berri emango dio eskumena duen Jurisdikzio Organoari.
Deialdiaren betekizunak eta parte hartzeko eskabideak: hemen.