Exercita programa aurkezteko saioa egingo da azaroaren 16an Kultur Elkartean CITA-alzheimer fundazioak osasun kognitiboa zaintzeko programa bat jartzen du gizartearen eskura, papera eta arkatzezko banakako lan materialaz eta online talde saioez osaturik. Bertan, garunaren funtzionamenduari eta norberaren funtzio kognitiboak estimulatzeko beharrezko gakoei buruzko ezagutzak eskuratuko dituzte parte-hartzaileek. Azaroaren 16an, 11:00etan, Kultur Elkartean, hitzaldi bat emango da, programaren xehetasun guztiak azaltzeko. Aurretik gutuna jasoko dute etxean 60 urtetik gorako herritarrek azalpenekin. https://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/exercita-programa-aurkezteko-saioa-egingo-da-azaroaren-16an-kultur-elkarteanhttps://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/exercita-programa-aurkezteko-saioa-egingo-da-azaroaren-16an-kultur-elkartean/@@download/image/DEBA Primer dia salida adultos en la escollera de la playa.jpg
Exercita programa aurkezteko saioa egingo da azaroaren 16an Kultur Elkartean
CITA-alzheimer fundazioak osasun kognitiboa zaintzeko programa bat jartzen du gizartearen eskura, papera eta arkatzezko banakako lan materialaz eta online talde saioez osaturik. Bertan, garunaren funtzionamenduari eta norberaren funtzio kognitiboak estimulatzeko beharrezko gakoei buruzko ezagutzak eskuratuko dituzte parte-hartzaileek. Azaroaren 16an, 11:00etan, Kultur Elkartean, hitzaldi bat emango da, programaren xehetasun guztiak azaltzeko. Aurretik gutuna jasoko dute etxean 60 urtetik gorako herritarrek azalpenekin.
Debako Udalak Exercita programa sustatzen du, herritarrei eskuragarritasuna erraztuz, eta fundazioarekin elkarlanean aritzen da programa udalerrian bertan gauzatzeko.
Programa, alde batetik, Exercita liburuaren estimulazio kognitiboko ariketek osatzen dute eta, bestetik, Neuropsikologo batek emanda, hilabetean behin eta goizetan, estimulazio kognitiboko online talde saioek.
Exercita liburua
Funtzio kognitiboak lantzeko zailtasun maila desberdinetan eskuragarri dauden ariketa liburuak dira.
Liburu bakoitza saio desberdinetan banatzen da, eta saio bakoitzak konplexutasun desberdineko bizpahiru ariketa ditu. Astean hiru saio egitea gomendatzen da, gutxi gorabehera 20 minutuko iraupenarekin. Liburuak eskuragarri daude gaztelaniaz eta euskaraz.
Neuropsikologiako taldetik, parte-hartzaile bakoitzari bere ezaugarrietara dagokion maila egokituko zaio, hizkuntza aukera askekoa izanik (gaztelania edo euskara).
Online talde-saioak
Online talde saioetan, arloko profesional batek funtzio kognitiboak, garunaren funtzionamendua eta egunerokotasunean hobetzeko estrategiak azalduko ditu. Online saioak bideo dei bitartez egiten dira, neuropsikologo batek emanda, hilabetean behin eta goizetan.
Programaren helburu nagusiak dira: • Egunerokotasunean, ohitura kognitibo onak ezartzea. • Zahartze aktibo eta osasungarriaren aldeko osasun kognitiboko ohiturak ezartzearen garrantziari buruzko gizarte-kontzientzia areagotzen laguntzea. • Gaitasun kognitiboak indartzea eta zaintzea. • Gizarte-harremanak sustatzea.
Informazio gehiago exercita@cita-alzheimer.org helbidera idatzita edo 943 021 792 telefonora deituta eska daiteke.