Artzabalgo espaloiko lanak atzeratuta, datorren astean hasiko dira
Hornidura arazoak izan ditu Artzabalgo espaloiko obrak egin behar dituen enpresak, eta irailaren 26an hastekoak baziren ere, atzeratu, eta datorren astean hastea aurreikusi dute. Aspaldiko eskaerari erantzunez, Artzabal auzoko 1 eta 13 zenbakien artean (200m inguru) espaloi berria egingo da, gaur egun dagoen paseoa hilerri berriko ingurunearekin eta Errotazar futbol zelaiarekin lotzeko. Modu horretan, erraztu egingo da oinezkoek bidea erabiltzea, segurtasuna handituz.