DEBA 100 hitzetanDebako Udalak eta Cardenas Fundazioak "II. DEBA 100 Hitzetan" literatur lehiaketaren deialdia atera dute. Aurten Deba ibaiarekin zerikusia izango duten lanak aurkeztu beharko dira, Debako Turismo Bulegoan, 2015eko martxoaren 31a baino lehen.https://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/deba-100-hitzhttps://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/deba-100-hitz/@@download/image/Deba100hitz.JPG
DEBA 100 hitzetan
Debako Udalak eta Cardenas Fundazioak "II. DEBA 100 Hitzetan" literatur lehiaketaren deialdia atera dute. Aurten Deba ibaiarekin zerikusia izango duten lanak aurkeztu beharko dira, Debako Turismo Bulegoan, 2015eko martxoaren 31a baino lehen.
ONARRIAK
Edonork har dezake parte
Lanak euskaraz/gazteleraz sailkatuko dira
Gaia. Deba ibaia (historia, paisaia,...)
Lanek ez dute 100 hitz baino gehiago izango.
Bi sari egongo dira hizkuntza bakoitzeko: lehenengoa 500eurotakoa eta 2. saria 200 eurotakoa.
Lanak paperean edo soporte informatikoan aurkeztuko dira. Paperean eginez gero, honela: gutunazal handi bat aurkeztu kanpoko aldean izenordea idatziz. Barruan, lana bera eta beste gutunazal bat sartu, kanpoko aldean pseudonimoa jarriz; barruan izen-deiturak, helbidea, adina eta telefonoa idatzi (nahi izanez gero, baita helbide elktronikoa ere).
Lanak Turismo bulegoan aurkeztu beharko dira 2015eko martxoaren 31a baino lehen.
Epaimahaia Kultura zinegotziak aukeratutako pertsonez osatuta egongo da eta haren erabakia apelaezina izango da.
Lan guztiak antolatzaileen eskuetan geratuko dira; hau da, Udala eta Cárdenas fundazioaren eskuetan eta haiek erreprodukzio eta hedapen eskubideak izango dituzte
Lanak jatorrizkoak eta argitaratugabeak izango dira. Edozein kalte edo erreklamazio egonez gero partehartzaileak izango du ardura osoa; antolatzaile eta babesleek ez dute inolako erantzukizunik izango
Lehiaketan parte hartzeak arau hauek onartzea dakar