"35 Huts" - XXXIV. Antzerki Astea

Esti Curiel (Zumaia)
  • Noiz 2021/05/23 18:00-19:30 (Etc/GMT-2 / UTC200)
  • Non Burugorri etxea (Itziar)
  • Kontaktu izena Goaz Antzerki Taldea
  • Kontaktu telefonoa 943199255
  • Parte hartzaileak Esti Curiel (Zumaia)
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal

Sinopsia

Bakarrizketa, umorea, rantxerak eta irrati-nobela mexikar bat. 35 urte beteko ditu Asunek eta kaka eginda dago bere familian dagoen maldizio baten erruz. Maldizio honi aurre egiteko erantzun bila dabil, amona Salvadora du bizirik eta bere laguntza behar du, baina honek lagundu ordez gehiago nahasten du, irrati-nobelak xurgatu baitu amona. Asunen bizitza zoro hau aitzaki hartuta zenbait gai desberdinez hitz egiten saiatu gara. Oinordetzan jaso dituenak sinistuta eta aitzaki hartuta bere bizitza bizitzeko ausardia falta du pertsonaiak. Familia honetan emakumeak dira maldizio bat dutenak, eta belaunaldiz belaunaldi pairatzen dutenak. Hau puskatzeko ordua da. Maitasuna, heriotza, ametsak betetzea eta amatasuna bezalako gaiak ere jorratzen dira.

Izen-ematea

Izen-ematea 943 199 255 telefono zenbakian.