Irakurketa klubaren 4 saio egingo dira urtea amaitu arte
Urriaren 27an hasiko dira martxan Irakurketa Klubean programatuta dauden saioak. Uxue Alberdiren Dendaostekoak (Susa, 2020) liburuarekin hasiko dira. Dinamizatzailea Asier Serrano izango da. Orain hasi eta urte amaitu bitarte 4 saio egingo dira. Azaroaren 15ean izango da bigarrena. Olga Tokarczuk Siruelaren Sobre los huesos de los muertos (2016) liburua proposatzen da ordurako. Dinamizatzailea Ainhoa Aldazabal izango da.