Hondartza kalean jarritako semaforoa laster egongo da martxanBizilagunek egindako eskaerari erantzunez, Hondartza kalean, Miramar ondoan, semaforoa jarri da.https://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/hondartza-kalean-jarritako-semaforoa-laster-egongo-da-martxanhttps://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/hondartza-kalean-jarritako-semaforoa-laster-egongo-da-martxan/@@download/image/Hondartza-Miramar semaforoa.JPG
Hondartza kalean jarritako semaforoa laster egongo da martxan
Bizilagunek egindako eskaerari erantzunez, Hondartza kalean, Miramar ondoan, semaforoa jarri da.
Errepide tarte horretan kotxeak, maiz, behar baino abiadura handiagoan ibiltzen dira, eta horrela, segurtasuna handitu egingo da. Oraindik ez dago erabilgarri, zebrabidea margotu behar baita margo bereziarekin. Lana egin behar duen enpresak Udalari jakinarazi dionez, bi aste barru eginda egongo da eta orduan jarriko da martxan semaforoa.