Itzalpeko emakumeak argitara ekartzeko erakusketa zabaldu da gaur Deban
Gerra garaiko eta gerraosteko indarkeria jasan zuten emakume aitzindariak omentzea helburu duen 'Itzalpeko emakumeak' erakusketa ibiltaria zabaldu da gaur, maiatzak 19, Deban. Tartean dago Tene Mujika debarra ere. Ekainaren 26ra arte egongo da ikusgai Santa Maria elizako kalostran. Asteartetik larunbatera: 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara, igande eta jai egunetan 17:00etatik 20:00etara. Bisita gidatuak egingo dira ekainaren 11n, 18an eta 25ean, 12:00etatik 13:00etara. Horietan izena eman behar da Udaletxeko harreran edo Turismo bulegoan.