Santa Katalinako bidea asfaltatu daSanta Katalinako bidearen asfaltatze-lanak egin dira 2021eko abenduaren amaieran. Horrela, aspaldi egindako eskaera bati erantzun zaio. https://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/santa-katalinako-bidea-asfaltatu-dahttps://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/santa-katalinako-bidea-asfaltatu-da/@@download/image/Santa Katalina.jpg
Santa Katalinako bidea asfaltatu da
Santa Katalinako bidearen asfaltatze-lanak egin dira 2021eko abenduaren amaieran. Horrela, aspaldi egindako eskaera bati erantzun zaio.
2019-2023rako Gobernu Planean baserri-bideak hobetzeko neurri bat jasotzen da, eta horri jarraituz egin da lan hau, aurretik San Rokeko bidearekin egin zen moduan. Bi lan horiek egitea jasota zegoen 2021eko aurrekontuetan.
Errepide nagusitik Iparragirreko bide-gurutzeraino eta ondoren Artamendira doan bidean egin ditu asfaltatze-lanak Probisa Vías y Obras SL enpresak. Lanok 39.365 euroko aurrekontua izan dute.