2022ko Gizarte Zerbitzuen arloko elkarteei zuzendutako diru-laguntza argitaratu da

Debako Udalak Gizarte Zerbitzuen alorrean lan egiten duten elkarteei zuzendutako diru-laguntza eskaintzen du, eta horren eskaera egiteko deialdia zabalik dago, abuztuaren 1era arte. 2022ko deialdiko laguntza 4.000 eurokoa da.

Gizarte Zerbitzuen sisteman jarduten duten elkarteei zuzendutako diru-laguntzok elkarrekiko norgehiagokako sistemaren bidez emango dira. Bestalde, elkarte horien jardute eremuan bereziko dira tokiko eta bailarako esku-hartzeak. Partaidetza sustatzen, boluntariotza sustatzen edo elkartasuna sustatzen lan egin beharko dute erakunde eskatzaileek.

Diru-laguntzak jasotzeko oinarri arautzaileak Udalaren www.deba.eus web orrian eskura daitezke (deialdia, oinarriak). Eskaera eta dokumentazio osagarria Debako Udaleko erregistro orokorrean edo udaleko egoitza elektronikoan aurkeztuko dira.

Layout
{ "ce89eb0d-d19f-44dd-874a-944b4ba2bd27": { "@type": "slate", "value": [ { "type": "p", "children": [ { "text": "" } ] } ], "plaintext": "" } }
{ "items": [ "ce89eb0d-d19f-44dd-874a-944b4ba2bd27" ] }
Ezarpenak
yes
2022ko-gizarte-zerbitzuen-arloko-elkarteei-zuzendutako-diru-laguntzak-argitaratu-dira
Kategorizazioa
Edukiak

Ez dago elementurik karpeta honetan.