Udaletxeko arkupetan zegoen DEA gailua Udaltzaingoan dago behin-behinean
Asteon udaletxeko arkupeetan dagoen desfibrilatzailea zegoen lekutik aterata eta lurrean agertu da. Une honetan, behin-behinean udaltzaingoaren bulegoan dago, eta erabiltzeko beharra izatekotan, bertara joan behar da. Berriz bere lekuan jarri aurretik konponketak egin beharko dira. Lekuan bertan ere jarri da oharra aldaketa hori jakinaraziz.