Debako Udalak eta Mutrikuko Udalak Deba Ibaiko Estuarioaren garapenerako hitzarmena sinatu dute

Udalbatzen osoko bilkuretan onartu ondoren, Debako Alkate Gilen Garciak eta Mutrikuko Alkate Joseba Palenzuelak Debako eta Mutrikuko Udal Arau Ordezkoetan jasotzen denaren arabera Estuarioko Plan Bereziaren idazketarako eta tramitaziorako hitzarmena sinatu dute.

Plan Bereziaren agiria egiteko Ingurumen Ebaluaketa estrategikoa, Zaraten Arriskuen Azterketa eta Uholde Arriskuen Azterketa ere egin beharko dira, eta hitzarmenak horien tramitazioa eta finantzaketa arautuko ditu. 

Plan Berezia idaztearen helburua da inguru horretan, Ondarbeltz hondartzatik Deba ibaiaren gaineko zubirainoko eremuaren garapen urbanistikoa arautzea eta bertan izango diren jarduketak aurreikustea.

Hitzarmenak jasotzen duenez, udal biek Jarraipen Batzordea osatuko dute hitzarmenaren egikaritza modu egokian burutu dadin.

Layout
{ "ce89eb0d-d19f-44dd-874a-944b4ba2bd27": { "@type": "slate", "value": [ { "type": "p", "children": [ { "text": "" } ] } ], "plaintext": "" } }
{ "items": [ "ce89eb0d-d19f-44dd-874a-944b4ba2bd27" ] }
Ezarpenak
yes
debako-udalak-eta-mutrikuko-udalak-deba-ibaiko-estuarioaren-garapenerako-hitzarmena-sinatu-dute
Kategorizazioa
Edukiak

Ez dago elementurik karpeta honetan.