Bihar egingo da 'Lehen aukera herria' kanpainako bizikletaren zozketaHerriko merkataritza sustatzeko egin den 'Lehen aukera herria' kanpainako bizikletaren zozketa bihar, urtarrilak 8, egingo da, kanpainaren hasieran iragarri zen moduan. https://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/bihar-egingo-da-lehen-aukera-herria-kanpainako-bizikletaren-zozketahttps://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/bihar-egingo-da-lehen-aukera-herria-kanpainako-bizikletaren-zozketa/@@download/image/WhatsApp Image 2022-01-07 at 10.59.18 AM.jpeg
Bihar egingo da 'Lehen aukera herria' kanpainako bizikletaren zozketa
Herriko merkataritza sustatzeko egin den 'Lehen aukera herria' kanpainako bizikletaren zozketa bihar, urtarrilak 8, egingo da, kanpainaren hasieran iragarri zen moduan.
Udaletxeko arkupeetan egingo da zozketa 13:30ean. Bizikletarekin batera trukatu ez diren loteen zozketa ere egingo da. Saridunek bihar bertan jaso ahal izango dituzte sariak. Bertara joaterik ezin dutenek, datorren astean jaso ahal izango dituzte Turismo bulegoan. Aste horretan sariduna agertzen ez bada, ordezkoari emango zaio (zenbaki hori ere bihar aterako da).