Una mujer fantástica

Filmaren proiekzioa eta mahai-ingurua
  • Noiz 2018/09/23 19:00-21:30 (Etc/GMT-2 / UTC200)
  • Non Kultur elkartea
  • Parte hartzaileak Sarah Spatz & Ramón Gómez
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal

Una Mujer Fantástica (2017ko Sebastiane Latino Sariko Irabazlea) filmaren emanaldia eta hitzaldia Deban

 

Mugen Gainetik elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Gehituko Sebastiane Sariko batzordearen laguntzarekin, "LGTBI kolektiborako nazioarteko koordinazio guneak eta Gipuzkoako hiritarren kontzientzia kritikoa" proiektua darama.
Aipatu proiektuaren helburu nagusia gipuzkoar biztanlegoaren artean LGTBI kolektiboak Latinoamerikan bizi duen errealitatea ezagutaraztea da, eta eraldaketarako tresna gisa kultura darabil.

 

 

Proiekzioaren ondoren, Latinoamerikako LGTBI kolektiboaren errealitatearen azalpen eta hausnarketa bat egingo dute gonbidatuek:

  • Sarah Spatz (Sao Paulo - Brasil)
  • Ramón Gómez (Chile)

Sarrera: doakoa