Gabonetako argiak gaur, abenduak 2, piztuko dira
Orain dela egun batzuk jarrita badaude ere, gaur, abenduak 2, piztuko dira Debako Gabonetako argiak. Energia kontsumoa eta kostua murrizte aldera, eta egunerokoan Udala hartzen ari den neurriei jarraituta, aurten programatu egingo dira, eta hortaz, ez dira gau osoan piztuta egongo. Iluntzean piztu (18:00ak aldera), eta 23:00etan itzali egingo dira.