Kalean eta parkeetan euskararen erabilera handitzeko 'Bastiñuixan' egitasmoa bueltan da

Debako Udalak eta Heztenek 'BASTIÑUIXAN' izeneko egitasmoa eskainiko dute berriro, haur eta gurasoek elkarrekin gozatzeko, jolas eta kantu berriak ikasteko aukera izan dezaten.

Azaroaren 8, 15, 22 eta 29an Zumardiko kioskoan egingo diren saio horietan (euria bada, Ifar kaleko eskolako patioan) Hezteneko jolas dinamizatzaileen laguntza izango dute. Hauek dira aurrera eramango diren bi programak: 

ZABU ZIBU: 16:30-17:30era; 3-5 urte bitarteko haurrak dituzten familientzat. Helburua euskaraz jolastu ahal izateko tresnak eskaintzea da, beraz, behar beharrezkoa da haurrak guraso edo helduren batekin etortzea eta jolastea. 

TXIRRINTXON: 17:30-18:30era; 6-9 urte bitarteko haurrentzat.

Layout
{ "ce89eb0d-d19f-44dd-874a-944b4ba2bd27": { "@type": "slate", "value": [ { "type": "p", "children": [ { "text": "" } ] } ], "plaintext": "" } }
{ "items": [ "ce89eb0d-d19f-44dd-874a-944b4ba2bd27" ] }
Ezarpenak
yes
kalean-eta-parkeetan-euskararen-erabilera-handitzeko-bastinuixan-egitasmoa-bueltan-da
Kategorizazioa
Edukiak

Ez dago elementurik karpeta honetan.