Bisita gidatua: Marearteko Zabalgunea
- https://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/agenda/bisita-gidatua-marearteko-zabalgunea
- Bisita gidatua: Marearteko Zabalgunea
- 2018-03-03T10:00:00+01:00
- 2018-03-03T13:15:00+01:00
- Flyscheko bizitza eta koloreak ezagutzen
- Noiz 2018/03/03 10:00-13:15 (Etc/GMT-1 / UTC100)
- Non Errota Berri landetxea, Sakoneta (Deba)
- Kontaktu izena Geoparkea
- Kontaktu telefonoa 943192452
- Webgunea Webgunea ikusi
-
Hitzordua egutegira gehitu
iCal
Bisita harrigarri honek biologiari erreparatzen dio batez ere. Itsasbehera oso behean dagoenean bakarrik egin daiteke. Gidari espezializatu baten laguntzaz, marearteko zabalgunea ezagutuko dugu, labarren oinarrian azaleratzen den plataforma harritsua. Oso ekosistema aberatsa dauka: itsas izarrak, olagarroak, itsas erbiak eta bestelako izakiak aurkituko ditugu; kolore eta forma anitzetako bizitza zabalduko zaigu begien aurrean.
Ohar garrantzitsua: ibilbidearen zailtasun maila ertaina-altua da; 3 orduz ibili behar da haitzetan. Gomendagarria da haitzetan ibiltzeko oinetako egokiak (zola ez labaingarria duten oinetako itxiak eta erosoak), bastoiak eta ura eramatea.
Hizkuntza: gazteleraz
Gutxieneko adina: 10 urte
Prezioa: 15€ (12 urtetik beherakoentzat: 8€)