'Gozatuz' aisialdia euskaraz gozatzeko ekimenaren ikasturte honetako emaitzak ikusgai datozen egunetanUdalak aisialdia euskaraz gozatzeko jarduerak eskaintzen ditu ikasturtean zehar, 'Gozatuz' ekimenaren barruan. 2021-2022 ikasturtea amaitu berri dute, eta egindako lanetako batzuk erakutsiko dituzte. Esaterako, gaztetxoen antzerkiko ikasleek, eta pintura, argazkilaritza, egur taila eta zeramikako ikasleek.https://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/gozatuz-aisialdia-euskaraz-gozatzeko-ekimenaren-ikasturte-honetako-emaitzak-ikusgai-datozen-egunetanhttps://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/gozatuz-aisialdia-euskaraz-gozatzeko-ekimenaren-ikasturte-honetako-emaitzak-ikusgai-datozen-egunetan/@@download/image/Gozatuz ikasturte amaiera 2022.jpg
'Gozatuz' aisialdia euskaraz gozatzeko ekimenaren ikasturte honetako emaitzak ikusgai datozen egunetan
Udalak aisialdia euskaraz gozatzeko jarduerak eskaintzen ditu ikasturtean zehar, 'Gozatuz' ekimenaren barruan. 2021-2022 ikasturtea amaitu berri dute, eta egindako lanetako batzuk erakutsiko dituzte. Esaterako, gaztetxoen antzerkiko ikasleek, eta pintura, argazkilaritza, egur taila eta zeramikako ikasleek.
Urrian hasi eta maiatzean bukatzen dira ikastaroak (sukaldaritza 4 hilabetekoa izaten da: urrian hasi eta urtarrilean amaitu).
Eta orain egindako lana jarriko dute ikusgai. Ekainaren 7an, asteartea, gaztetxoen antzerki emanaldia. GOAZen lokalean, 18:00etan, familientzako ekitaldi itxia eta 19:30ean, herritarrentzako ekitaldi irekia. Helduen taldearen emaitza Antzerki astearen barruan ikusi ahal izan da.
Ekainaren 11n, larunbata, pintura, argazkilaritza, egur tailla eta zeramika ikastaroetan egindako lanekin erakusketa egingo da, Plaza Zaharretik Zumardirako bidean (eguraldi txarra eginez gero, udaletxeko arkupetan eta estalitako pasealekuan), 12:00etatik 14:30era.