Askotariko ekimenekin beteta dator Debako Gaztelekuaren neguko oporraldirako agendaAurtengo neguko oporraldian ere ez dute aspertzeko betarik izango Debako gaztetxoek, izan ere, askotariko ekimenak antolatu dituzte Gaztelekuan. Esaterako, hainbat irteera egingo dituzte. Irteeretan nora joan, belaunaldi bakoitzarekin egindako asanbladetan erabaki da. https://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/askotariko-ekimenekin-beteta-dator-debako-gaztelekuaren-neguko-oporraldirako-agendahttps://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/askotariko-ekimenekin-beteta-dator-debako-gaztelekuaren-neguko-oporraldirako-agenda/@@download/image/NEGUKO OPORRALDIA GAZTELEKUA 2022.jpg
Askotariko ekimenekin beteta dator Debako Gaztelekuaren neguko oporraldirako agenda
Aurtengo neguko oporraldian ere ez dute aspertzeko betarik izango Debako gaztetxoek, izan ere, askotariko ekimenak antolatu dituzte Gaztelekuan. Esaterako, hainbat irteera egingo dituzte. Irteeretan nora joan, belaunaldi bakoitzarekin egindako asanbladetan erabaki da.
Hala, 12 urtekoekin zinemara egingo da irteera, 13 urtekoekin Txuri Urdin izotz jauregira, 14 urtekoekin Salting Iruñara eta 15 urtekoekin Donostiako Laser parkera. Izena emateko epea abenduaren 13an zabaldu da.
16 urtekoek, Debandank proiektuan murgilduta, opor hauetan herri mailan Tonbola erraldoi bat antolatuko dute. Gaztefutbol taldekoek Elgoibarren herrien arteko futbol topaketa izango dute.
Adinkako irteerez eta ekintza komunitarioez gain, nerabe guztiek batera parte hartuko duten jarduerak ere egingo dira. Hala nola, bingo, futbolin, ping-pong eta pala txapelketak 15 urtekoek antolatuta.
Egun berezietan izan ezik, Gaztelekua egunero denentzat zabalik egongo da.