Animadeba 016': Albert

Animadeba 016' (luzemetraia)
  • Noiz 2016/12/28 17:00-17:30 (Etc/GMT-1 / UTC100)
  • Non Agirre jauregiko ispiluen gela
  • Webgunea Webgunea ikusi
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal

Albert, mutil azkar eta lotsagabea da. Herri osoa beldurtuta du bere bihurrkeriekin. Egun batean, nahi gabe, herriko monumentu ezagunena lurrera botako du, Leopoldus famatuaren estatua, globo hegaldietako kapitaina eta herriko heroia. Hanka-sartzea konpontzeko modu bakarra ikusten du Albertek, munduan barrena bidaiatu eta globo hegaldietako kapitain gisa itzuli! Hori da mundu osoa berearekin harro egoteko bide bakarra!

Halaber, mota horretako abentura eroan barneratu ahal izateko beharrezkoa du norbaiten laguntza. Alberten lagunik onena Egon da. Hark, ordea, beste plan batzuk dituela esaten dionean, Albert zeharo itsututa, bere laguna bahituko du. Upel zahar batean abiatuko dira ibaian behera urrutiko herrialde misteriotsu batera heltzeko asmotan. Egonek baina, haserre jarraitzen du.

Ijitu merkatu exotiko eta bitxia, munduko diamante handiena bereganatzeko galduta dauden bi mutilez probetxua atera nahi duen lapur miserablea, polizia segika. Erronka horiei guztiei aurre egiteko Egonek eta Albertek elkarren laguntza behar dute, eta egoera horrek bidaia hasi aurreko adiskidetasuna berreskuratzea daramatza.