Antzerkia: Cronopia Xpress
- https://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/agenda/antzerkia-cronopia-xpress
- Antzerkia: Cronopia Xpress
- 2018-05-04T22:00:00+02:00
- 2018-05-04T23:30:00+02:00
- Katapulta Tour Gipuzkoa 2018
- Noiz 2018/05/04 22:00-23:30 (Etc/GMT-2 / UTC200)
- Non Kultur elkartea
- Parte hartzaileak Iñaki Cid, Anuxka Etxeberria & Ivan Aizpurua
- Webgunea Webgunea ikusi
-
Hitzordua egutegira gehitu
iCal
“Cronopia” Delantial geltokitik ateratzen den trena irtetear dago. Lekurik aproposena, dudarik gabe, bide desberdinak daramaten pertsonaiek topo egin dezaten. Tren honen konpartimentu bat, hain zuzen ere, gure protagonisten elkargunea izango da. Hiru ezezagun, hiru istoria, hiru maleta eta tren bat. Iragana, ametsak eta sekretu ilun bat kaleratuko duen bidai bitxia. Zer gertatuko ote da? Surrealismoa eta komedia beltza bere bidezko neurrian eta zoroki nahasita, nola ez! Igotzeko prest?
Hizkuntza: euskara
Egilea: NODE. Ingurune kulturaletan lan eszenikoak eta ikus-entzunezkoak sortzen eta kudeatzen dituen diziplina anitzeko konpainia hibridoa da. Sorkuntzan murgilduta, edukiak sortzen dituzte komunikazio kanal berrien bila dauden bitartean. Euren helburua sortzaile aktiboz osatutako sare baten alde lan egitea da (NODE Labora), bere ingurunearekin garatzen den sare irekia eta malgua. Euren buruan ditugun ideia horiek guztiak sustatzen duen laborategia, hain zuzen ere. Euren berezko eduki artistikoa sortu, ekoiztu, komunikatu eta banatzen dute (NODE Akziona!); dantza garaikide, antzerki eta ikus-entzunezko lan eszenikoak eta aldi berean euren sortze prozesuak sortzen dituzten eduki artistiko paraleloak; erakustaldiak, entsegu publikoak dokumentazioa, instalazioak, erakusketak, disziplina anitzeko arte ekimenak edo akzio iragankorrak. Sorkuntza da beraien eremua eta partekatzea, beraoem helburua.