Arineketan. Tradizio berritua

Iturri Ondoan 2021
  • Noiz 2021/07/02 22:00-23:30 (Etc/GMT-2 / UTC200)
  • Non Zumardiko karpa
  • Kontaktu izena Debako Udala
  • Webgunea Webgunea ikusi
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal

Arineketan musika eta dantza emanaldia da. Duela 200 urte jasotako doinu eta erritmo tradizionaletatik abiatu eta, itxuraldatuz, gaurkotzea da helburua, jazz, pop edo latin musikekin jolastuz. Euskal dantza izanik proiektuaren mamia, Iñar Sastre (pianoa) eta Jagoba Astiazaran (txistua) musikariek Haatik dantza konpainiarekin elkarlanean sortu dute ikuskizuna, eta esperientzia handiko musikariak izango dituzte oholtzan lagun, Ainara Ortega abeslaria, Xabi Zeberio (biolina) eta Agate Amilibia (txeloa).

Errepertorio tradizionala berritu eta gaurkotu daitekeela erakutsiko dute, umorez eta dibertsioz. Izango da zer kanta eta dantza.

Debako emanaldian Kulunka dantza taldearen kolaborazio berezia izango dute.

EUSKAL HERRIKO MUSIKA BULEGOA SARIA jaso du ikuskizunak.

Partaideak

Pianoa: Iñar Sastre • Txistua: Jagoba Astiazaran Ahotsa: Ainara Ortega • Biolina: Xabier Zeberio Txeloa: Agate Amilibia • Dantzariak: Haatik dantza Konpainia