ARNASGUNEAK-1. SAIOA
- https://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/agenda/arnasguneak-tailerra
- ARNASGUNEAK-1. SAIOA
- 2014-04-04T18:00:00+02:00
- 2014-04-04T20:00:00+02:00
- Tailerraren helburuak honako hauek dira: Arnasguneek euskararen biziraupenean eta normalizazioa lortzeko lanean duten garrantziaz jabetzea. Horiek zaintzeko zein hedatzeko herritar taldeak aktibatzea
- Noiz 2014/04/04 18:00-20:00 (Etc/GMT-2 / UTC200)
- Non Agirre jauregiko ispiluen gela
- Kontaktu izena Amaia Zinkunegi
- Kontaktu telefonoa 943608048
-
Hitzordua egutegira gehitu
iCal
Debako Udalak, Zuhatza euskera elkarteak eta UEMAk elkarlanean bideratuko dituzte tailerrak.
|
ZER DIRA ARNASGUNEAK? “Arnasgunea” soziolinguistikan gero eta gehiago erabiltzen den kontzeptua da. Eguneroko bizitzan euskara nagusi den espazioak edo guneak dira. Espazio soziofuntzionalak (familia, ikastetxea, lantokia…) edo espazio geografikoak (herriak..) izan daitezke. |
---|
Normalizazio prozesuaren gakoetako bat euskararentzat espazio horiek eskuratzea da. Arnasgune geografikoen artean UEMAko herriak daude. Herri hauetan euskaldun kontzentrazio handia izanik (biztanleen % 70etik gora), euskara modu naturalean transmititzen da eta euskara lasai hitz egin dezakegu. Hala ere, azken aldian kezka sortu da herri horietako euskararen egoerarekin.
ZERGATIK TAILER HAU DEBAN?
Deban, euskararen arnasgunea denez, beharrezkoa dugu euskaraz bizitzeko oztopoak identifikatu eta horiek gainditzeko herri dinamika bat eratzea. Tailer honek akuilu izan nahi du debarren kontzientzian eragin, eta gure herrian ditugun zailtasunez jabetuz, zailtasun horiei komunitate gisa aurre egiteko.
NORI DAGO ZUZENDUA?
Herriko euskaltzaleei zuzendua dago: normalizazio linguistikoaren prozesuan urratsak emateko prest dagoenari eta euskararentzat espazioak eskuratu nahi dituenari.
ZER LANDUKO DA TAILERREAN?
Tailerrak bi orduko bi saio izango ditu: lehendabiziko saioan arnasguneei buruzko bideo didaktikoa ikusiko dugu, eta gero Deban euskaraz bizitzeko ditugun arazoak identifikatuko ditugu, eta lehentasunak jarri. Bigarren saioan eragiteko neurriak eta bideak zehaztuko ditugu.
EMAN ARNASA EUSKARARI!