ARTAnTXURIKETAN

20:30etik aurrera, talo egin berria aukeran.
  • Noiz 2018/11/16 21:30-22:30 (Etc/GMT-1 / UTC100)
  • Non Lasturko taberna
  • Kontaktu izena Izarraitz Bizirik
  • Parte hartzaileak Maixux Zugarramurdi & Ansa ahizpak (Arantxa, Ainhoa eta Maider)
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal

Maixux eta bere alabei lehendik datorkie bertso eta kanturako joera. Ahozko-transmisioa, mendeetan zehar, baserri giroan, sukalde txokoan eta lan giroan emana izan da. Hori irudikatzen du ikuskizun honek. Sukalde edo ganbara batean, artoa zuritzeko zereginean, elkartu eta hizketa goxoan igarotako arratsaldea.

Ikuskizunaren izenari dagokionez, "ARTATXURIKETAN" izan behar zuena, "ARTAnTXURIKETAN" bihuartu zen hitz-joko bat medio. Izan ere, Goizuetako Artantxu baserrian ikasiak dira, ikuskizunean agertuko diren kontu eta kantu guztiak.