Begiradak. Literatura eta irudiak
- https://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/agenda/begiradak-literatura-eta-irudiak
- Begiradak. Literatura eta irudiak
- 2021-07-16T22:00:00+02:00
- 2021-07-16T23:30:00+02:00
- Iturri Ondoan 2021
- Noiz 2021/07/16 22:00-23:30 (Etc/GMT-2 / UTC200)
- Non Zumardiko karpa
- Kontaktu izena Debako Udala
- Webgunea Webgunea ikusi
-
Hitzordua egutegira gehitu
iCal
Begira jarrita egongo zara agian, aurtengoan BEGIRADAKek bideari eutsiko ote dion, edo beste hainbat gauza bezala jausi ote den gure Begirada paretik. Eta begira! Bai, aurtengoan ere bai; badator zortzigarrenez indarberrituta! Badatoz lehengo hainbat begi begirada berriak eskaintzeko prest beti, eta, urteroko moduan, badatoz saiora batu diren begi berriak ere, oholtza gainetik begiradak estreinatzeko irrikaz.
Zenbat ertz ditu irudi batek? Zenbat argi-itzal bideo batek? Zenbat egia oso, egia erdi eta egia uste albiste batek? Bizitza ez baita; begiradek egiten dute!
Aurtengo honetan, errealitatearen mugarik eza agerian jarriko digute 16 begiradek, 10 irudi edo bideori jarriek. Eta bi musikari debarrek horietako Begirada batzuk jantziko dituzte gainera, haiek ere berdin, beren gustu eta erara.
Begiradaken asmoa? Gu geu, debarrok, kultur sortzaile izan gaitezkeela sinestea, erakustea, eta gozatzea; kultura bertatik bertara eskaintzea; eta zu, ikusle, parean begira, begirik bildu gabe egon zaitezen saiatzea.
Begiradaken nahia? Datorren urtean zure begirada besteonari batzea!
Begiradak Taldea
Musikariak: Josu Salegi, Miguel Laguna •Irudigileak: Inma Alberdi, Willi Berasaluze, Esti Beristain, Iñaki Elosua, Ernesto García, Zuriñe Goikoetxea, Aritz Mancisidor, Nora Mugartza, Aitor Oñederra, Uxue Santxo • Idazleak: Iraia Agirrezabala, Antton Aizpurua, Goizane Aizpurua, Eider Aldalur, Ketxus Amasorrain, Rexu Arakistain, Ane Bastida, Nagore Dorronsoro, Beñat Escudero, Arantza Iriondo, Itsaso Itziar, Julia Ron, Mari Seara, Ainara Sedano, Mattin Urbieta, Amaia Zinkunegi • Aurkezlea: Alazne Txurruka • Kartela: Nere Oria, Javier Otazu