"Buah, txabal" antzerkia
Garikoitz Kortabitarte, goitizenez Beti, hogei urte bueltako gazte bat da. Bere goitizena beti lokalean sartuta egotetik datorkio. Bart, salbuespen moduan, herrira atera da parrandara eta tragedia bat gertatu zaio: mugikorra galdu du. Zergatik da, ordea, mugikorra galtzea halako tragedia Betirentzat? Garikoitzek horren zergatia kontatzen digun bitartean, euskararekin duen harreman gatazkatsua, bere izaera xelebrea eta lokaletako gazteen gaineko topikoen parodia muturreko baten lekuko egingo gaitu.
- https://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/agenda/buah-txabal-antzerkia
- "Buah, txabal" antzerkia
- 2013-11-30T19:00:00+01:00
- 2013-11-30T20:00:00+01:00
- Garikoitz Kortabitarte, goitizenez Beti, hogei urte bueltako gazte bat da. Bere goitizena beti lokalean sartuta egotetik datorkio. Bart, salbuespen moduan, herrira atera da parrandara eta tragedia bat gertatu zaio: mugikorra galdu du. Zergatik da, ordea, mugikorra galtzea halako tragedia Betirentzat? Garikoitzek horren zergatia kontatzen digun bitartean, euskararekin duen harreman gatazkatsua, bere izaera xelebrea eta lokaletako gazteen gaineko topikoen parodia muturreko baten lekuko egingo gaitu.
- Noiz 2013/11/30 19:00-20:00 (Etc/GMT-1 / UTC100)
- Non Gaztelekua
- Kontaktu izena Amaia Zinkunegi
- Kontaktu telefonoa 943608048
-
Hitzordua egutegira gehitu
iCal
| |
---|---|
|
AEDren eskariz,Unai Iturriaga bertsolariak idatzitako antzezlana da Buah txabal! eta 2011ko maiatzaren 10ean izan zen estreinaldia Markinako Uhagon kulturgunean. |
Buah txabal! ez da, beraz, denbora-pasa hutserako sortutako ikuskizuna, dibertigarria izan arren. Hori baino gehiago, Buah txabal! lan tresna bikaina da euskara gazteen artean bultzatzeko ahaleginean dihardugun guztiontzat: elkarte, herri-administrazio, ikastetxe, gaztegune, udaletxeak… Oro har publiko gazteari zuzendutako antzerki lan bat da, baina ez bereziki gaztetxo-gaztetxoei, 17 urtetik aurrerako publikoari baizik. Eta hortik gora, euskaldun ororentzat, obran azaleratzen diren egoerak ez baitira gazteen artean ematen bakarrik. Ekoizpen aldetik, formatu txikiko antzezpena da, xume-xumea bitartekotan, aktore bakarrekoa eta gazteak ibiltzen diren guneetan (taberna, gaztetxe, gazteleku…) antzezteko aproposa. |