Bisita gidatua: Debatik Zumaiara itsasontziz
Itsas ibilaldia flyscharen labarretatik
- https://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/agenda/copy18_of_bisita-gidatua-debatik-zumaiara-itsasontziz
- Bisita gidatua: Debatik Zumaiara itsasontziz
- 2018-07-10T14:30:00+02:00
- 2018-07-10T15:30:00+02:00
- Itsas ibilaldia flyscharen labarretatik
- Noiz 2018/07/10 14:30-15:30 (Etc/GMT-2 / UTC200)
- Non Anes Arrinda pasealekua (pantalana)
- Kontaktu izena Geoparkea
- Kontaktu telefonoa 943192452
- Webgunea Webgunea ikusi
-
Hitzordua egutegira gehitu
iCal
Itsasaldia Deban hasi eta Zumaiaraino, non ikustaldi gidatua amaituko den. Flyscheko labarren edertasuna miretsiko dugu, 50 milioi urteko historia oparoaren gordailuak, 100 metroko altuera dituzten lurjausi handiak, itsasarte ezkutuak eta Europako marearteko zabalgune handienetako bat. Aukera paregabea da Euskal Kostaldeko Geoparkeko udalerrietako bi lasaitasun osoz bisitatzeko.
Zumaia eta Deba arteko GR Talaia kostaldeko trekkinga oinez egin nahi dutenentzat, abiapuntura itzultzeko aukera bikaina da.
Ohar garrantzitsuak:
- Alderantziz ere egin daiteke: Zumaiatik Debara itsasontziz (ordubete lehenago).
- Ikustaldi honen abiapuntua eta amaiera puntua desberdinak dira.
- Garraio publikoak lotura onak eskaintzen ditu abiapuntura itzultzeko (trena edo autobusa).
- Itsasontzi irteera itsasoaren egoeraren baitan egongo da. Bisitarien segurtasuna lehenetsiko dugu beti Geoparkean.
Prezioa: 13€ (12 urtetik beherakoentzat: 8€)