Ipuin kontaketa

Herriko ipuin kontalarien taldeak aurrera darrai 2014/2015eko denboraldiarekin. Hileroko lehen igandean egiten dituzte saioak eta maiatzera arte jarraituko dute, Agirre jauregiko ispiluen gelan.

Noiz

2015/02/01 17:00-19:15 (Etc/GMT-1 / UTC100)

Non

Agirre Jauregiko ispiluen gela

Kontaktu izena

Amaia Zinkunegi

Kontaktu telefonoa

943608048

Hitzordua egutegira gehitu

iCal

Hiru saio egingo dira:

  • 17:00etan Haur Hezkuntzako haurrentzat
  • 17:45ean Lehen Hezkuntza 1go, 2. eta 3. mailakoentzat
  • 18:30ean Lehen Hezkuntza 4. 5. eta 6. mailakoentzat

 

Ipuin kontalarien taldea herriko dozena bat lagunez osatua dago: ipuinak irakurri, aukeratu eta kontaketetarako prestatzen dituzte. Bidelagun gaituzte udaleko euskara zerbitzua eta udal liburutegia. Taldera bildu nahi izanez gero, jarri lasai harremanetan telefono honetan: 688.66.37.44 (Amaia), edo hitz egin zuzenean taldeko edonorekin.