"Elkartasun basatia" poesia errezitaldia

Oier Guillan idazleak Susa argitaletxearekin kaleratutako Elkartasun basatia izeneko poesia liburua aurkeztuko du errezitaldi baten bitartez. Emanaldian Metrokoadroka kolektiboko hainbat lagun izango ditu bidelagun, poemaka kolaboratzaile: antzerkia, musika…
  • "Elkartasun basatia" poesia errezitaldia
  • 2013-11-23T22:00:00+01:00
  • 2013-11-23T22:00:00+01:00
  • Oier Guillan idazleak Susa argitaletxearekin kaleratutako Elkartasun basatia izeneko poesia liburua aurkeztuko du errezitaldi baten bitartez. Emanaldian Metrokoadroka kolektiboko hainbat lagun izango ditu bidelagun, poemaka kolaboratzaile: antzerkia, musika…
  • Noiz 2013/11/23 22:00-22:00 (Etc/GMT-1 / UTC100)
  • Non Agirre jauregiko ispiluen gela
  • Kontaktu izena Amaia Zinkunegi
  • Kontaktu telefonoa 943608048
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal

argazkia2

Norbanakoaren eta taldearen arteko harremanari buruzkoak dira ELKARTASUN BASATIA liburuko poemak. Tentsio hori sortzailea izaten da, batzuetan talka, beste batzuetan gatazka, baina baita ere maitasun adierazpena, elkartasun basatia. Poesiazko liburu bat da, baina teatroak bustita datorrena; pieza asko partiturak balira bezala konposaturik daude, interpretatuak izateko moduan ahotsez edo gorputzez. Hori nola egiten duen entzun eta ikusteko aukera izango dugu emanaldi honetan.

Sarrerak: 3€ (aurrez hartu ahalko dira Turismo bulegoan)