Errimak bi oinetan. Dantza eta bertsoa
- https://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/agenda/errimak-bi-oinetan-dantza-eta-bertsoa
- Errimak bi oinetan. Dantza eta bertsoa
- 2021-07-09T22:00:00+02:00
- 2021-07-09T23:30:00+02:00
- Iturri Ondoan 2021
- Noiz 2021/07/09 22:00-23:30 (Etc/GMT-2 / UTC200)
- Non Zumardiko karpa
- Kontaktu izena Debako Udala
- Webgunea Webgunea ikusi
-
Hitzordua egutegira gehitu
iCal
Dantza eta bertsoa gurutzatzen den lekuan hasi zen sormen honen bidaia. Konpainiak sormenezko lurralde berriak esploratzen jarraitzen du eta oraingoan bertsolaritzaren soinua mugimendu garaikide bihurtu du.
GARAI BATEKO ETA GAURKO BERTSO ETA DOINUEZ OSATUTAKO EMANALDI ENTRETENIGARRI ETA DIBERTIGARRI BAT.
Sustrai Colina, Xalbador, Aitor Mendiluze, Lazkao Txiki, Uxue Alberdi, Odei Barroso eta bertsolari gehiagoren errimekin egingo dute dantza bost dantzarik. Igelaren bandak jarri die soinua bertsoei, eta Thierry Biscary, Maddalen Arzallus eta beste hainbatek jarri diete ahotsa.
Bertso ariketa eta jokoak dantzara eramatea da emanaldi honen berezitasuna edo ezberdintasuna, eta horien bidez gaurkotasunari buruzko gogoetak plazaratzea, kantu ezagunei eta bertso sorta zahar eta berriei mugimendua emanez.
Zuzendariak: Aiert Beobide eta Unai Elizasu