Ez dok Ero. Antzerkia

Iturri Ondoan 2021
  • Noiz 2021/07/23 19:00-20:30 (Etc/GMT-2 / UTC200)
  • Non Zumardiko karpa
  • Kontaktu izena Debako Udala
  • Webgunea Webgunea ikusi
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal

Euskal kultura, euskal antzerkia eta euskal gizartearen irudi deformatua, barregarria eta aluzinatua. Euskal Antzerkiaren road movie eroa. Literatura unibertsaleko arketipo ezagunenera joz gero, Mikelek On Kixoteren irudia ekarriko digu gogora, idealismo erabatekoa, ongia egiteko gogo eutsiezina, gloria erdiesteko grina eta errealitatearen interpretazio eszentrikoaz. Patxok Santxo Panza baten itxura hartuko du, bere pragmatikotasun erabatekoa, anbiziorik eza ikaragarria eta baldarkeriarekin. Bestea bezain zoroa, ez bada gehiago.

“Mikelote eta Pantxo” bikote artistikoa desegin da. Haien formula komikoa gastatua zegoen, eta belaunaldi berriek haien tokia okupatu dute. Pantxok ondo hartu du behartutako erretiroa. Eskenatokietatik urruntzeko gogoa zuen aspalditik, bizimodu lasai eta normalizatua desiratzen zuen, artearen eromenetik urrun. Mikelotek ez du bukaera onartu nahi. Antzerkiaren pozoia sakon errotuta dago bere zainetan. Eta pozoi horrek burua galtzeraino eramango du.

Sarrera: 10€ - Turismo bulegoan

TARTEAN Teatroa

Egilea: Patxo Telleria

Zuzendaria: Jokin Oregi

Aktoreak: Mikel Martinez eta Patxo Telleria