"Harriola-marriola". Koldo Amestoy, istorio kontalaria

Publiko nagusiarentzako ikuskizuna. Euskal Herrian kontatzen da, artzain batek mendi baten tontorrean aurkitu zuela behin harri zabal bat, belar gainean etzanik. Honen alde batean grabaturik zegoen : “Itzuliko nauenari ez zaio damutuko...”
  • Noiz 2013/11/09 22:00-23:00 (Etc/GMT-1 / UTC100)
  • Non Agirre jauregia
  • Kontaktu izena Amaia Zinkunegi
  • Kontaktu telefonoa 943608048
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal

KOLDO AMESTOY                       

Koldok harri berezi honen inguruan eraiki du bere ipuin ikuskizuna.
Harlauza azpian zer ote den galderari erantzun nahiz, lurpeko mundu barneraino eramaten gaitu. Mitologiako pertsonai eta mitoen aterbe, beldurren eta ametsen iturri, leize batean topatu ditzakegun atzoko eta gaurko altxor gela, gordeleku, babesgune...

Hau guzia egiazkoa, benetazko izan ala irudimenezkoa, berdin da.

Eta bidaia hau, lurgain hontako bizitzari begiradatxo bat emateko aitzakia, aitzakia besterik ez balitz ? Harri lauza, miraila zabala edo ispilu trikimailua bilakatuko litzaiguke orduan...