Ibaialagun 2013

Deba ibaia garbitzeko III jardunaldia.
  • Noiz 2013/10/05 10:30-18:30 (Etc/GMT-2 / UTC200)
  • Non Anes Arrinda pasealekua
  • Kontaktu telefonoa 943 82 01 10
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal

 

Jardunaldi honen helburua, ibaian pilatzen diren hondakinen inguruan herritarrak sentsibilizatzea da. Parte hartzeko izen eman behar da debaibaia@debegesa.com helbidean edo 943 82 01 10 telefonoan urriak 3 arte.

 Garbiketa bi saiotan egingo da:

Hezegunearen garbiketa (oinez)

  • 10:30etan:  aurkezpena
  • 11:00etan: garbiketa saioa
  • 12:00etan: Hondakinen pilaketa
  • 12:30etan:Hamabitakoa

Ibaian barne (txalupan, piraguan...)

  • 15:30etan: aurkezpena
  • 16:00etan: Garbiketa saioa
  • 17:45etan: Hondakinen pilaketa
  • 18:00etan: Merienda

Oharrak:

Antolatzaileek ibiaiaren garbiketarako beharrezko den materiala banatuko dute.

Ibiaian barrena sartzeko txalupa, piragua edo stand padela norberak ekarri behar du.

Beharrezkoa da arropa eta oinetako egokiak eramatea.