II. Berdintasun Plana prestatzeko parte-hartze bilera
- https://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/agenda/ii-berdintasun-plana-prestatzeko-parte-hartze-bilera
- II. Berdintasun Plana prestatzeko parte-hartze bilera
- 2020-02-18T18:00:00+01:00
- 2020-02-18T20:00:00+01:00
- Lehen hitzordua: emakumeei, talde feministari eta emakumez osatutako taldeei zuzenduta
- Noiz 2020/02/18 18:00-20:00 (Etc/GMT-1 / UTC100)
- Non Agirre jauregiko ispiluen gela
-
Hitzordua egutegira gehitu
iCal
Debako Udalak Emakume eta Gizonen arteko I. Berdintasun Planaren ebaluazioa egin du, eta oraingo honetan, II. Berdintasun Plana prestatzen dihardu, Daiteke gizarte aholkularitzaren laguntzarekin.
Prozesu hau aurrera eraman eta emaitza eraginkor eta errealak atera ahal izateko, ezinbestekoa da Udaleko langileen laguntza, arduradun politikoen inplikazioa eta herriko elkarte, eragile eta norbanakoen parte hartzea eta iritzia.
Hori dela eta, Udalak hainbat batzar antolatuko ditu; lehenengoa, herriko emakumeei, talde feministari eta emakumez osatutako taldeei zuzenduta egongo da. Saioa otsailaren 18an, asteartean, izango da. Bigarren saioa herriko eragile, elkarte eta herritar orori zuzenduta egongo da. Bigarren saio hori otsailaren 25ean, asteartean, izango da.
* Bi lan taldeen batzarrak 18:00etan, Agirre jauregiko ispiluen gelan izango dira.
Aipatutako batzarretan I. Berdintasun Planaren ebaluazio txostena eta II. Berdintasun Planaren hasierako zirriborroa aurkeztu eta kontrastatuko dira, eta denon artean II. Berdintasun Planaren lehentasunak zehaztuko dira.
Emakume eta gizonen arteko berdintasuna, denen artean eraiki beharreko gaia da; beraz, Udaletik prozesu honetan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu, guztion ekarpenak beharrezkoak eta interesgarriak direlako.